Zuk-zuk jaunaren alfabeto berria

zukzukEgilea: Bernardo Atxaga
Ilustratzailea: Mikel Valverde
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Kuku
Urtea: 2003
ISBN: 84-9783-178-0
R: 4.146

Alfabetoa irakasten duen ipuina.Etxeko gaztetxoenei letrak bereizten irakatsiko dien kontakizun honetan agertzen diren hizki guztiak, ordea, bere nortasun propioa dute, batzuetan aldartez aldatzen diren arren. Adibidez, A aparta eta alaia dugu, baina noiz edo noiz izan daiteke alua. Eta B baldarra eta bekaiztia, berriz, izan daiteke baketsua ere. Eta guztiak horrela. Nolanahi ere, Zuk-Zuk jaunaren alfabeto berrian, A letra Araba da. Eta hara nondik jakingo duten Zuk-Zuk jaunak zein A letra apartak munduan badela Araba non dagoen ez dakienik ere. C letrak ezagutu zuen behin bat. Chongquing hiri txinatarrean bizi zen. Zoritxarrez, haren izena D doktore diskurtsozaleak bakarrik daki.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude