Kafka eta panpina bidaiaria

Kafka azalaEgilea: Jordi Sierra i Fabra
Itzultzailea: Juan Kruz Igerabide
Ilustratzailea: Elena Odriozola
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Xaguxar
Urtea: 2008
ISBN: 978-84-9783-572-5
R: 4.613

Franz Kafkak, hil baino urtebete lehenago, Berlingo Stegliz parkean paseatzen zebilela, erabat atsekabetuta negarrez ari zen neskatila bat aurkitu zuen: panpina galdu berri zuen. Haurra lasaitzeko idazleak istorio bitxi bat asmatu zuen: panpina ez zen galdu, bidaia bat egitera joana zen, eta neskatilak laster gutun bat jasoko zuen.

Kafkak, bat-batean panpinen postari bihurturik, gau hartan bertan idatzi zuen gutun hori, liburu hau osatzen duten gutunetan lehena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude