Mirarien garaia

Mirarien garaiaEgilea: Anne-Laure Bondoux
Itzultzailea: Usua Lasa Urkidi
Argitaletxea: Ibaizabal
Bilduma: Ameslari
Urtea: 2010
ISBN: 978-84-8394-318-2
R: 6.445

 

Erraz irakurtzen den liburua da, atalek hurrengoak irakurtzera bultzatzen duten horietakoa; hasierako egoerak jakin-mina pizten du. 18 urteko gazte batek kontatzen du istorioa. Bere bizitzan zehar, errefuxiatu ibili da, ihesean batetik bestera. Ibilera horien berri ematen du, eta hausnarketara bultzatzen du. Sekuentzia narratibo koherentea du, eta pertsonaiek enpatia sortzen dute. Denboraren eta espazioaren trataerek atmosfera sortzen laguntzen dute. Paisaiaren deskribapen zehatzak ageri dira.

Tamalez, edizioak itzultzailearen akatsak ditu edo orraztu gabe dago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.