Elur-antzara

elur-antzaraEgilea: Paul Gallico
Itzultzailea: Ane Urrestarazu
Ilustratzailea: Aitziber Alonso
Argitaletxea: Hamaika Books
Urtea: 2012
ISBN: 978-84-939883-0-2
R: 6.858

Istorio hunkigarria kontatzen zaigu eleberri labur honetan: bere akats fisikoak direla-eta, bakar-bakarrik bizi den gizonezko baten eta neskato gazte baten arteko harremana nola garatzen den, elur-antzara zauritu baten zaintza tarteko, eta neskatoaren herriskan bizi direnen aurreiritzien gainetik.

Bigarren Mundu Gerra garaian kokatzen da istorioa; egoera hartan izan zen erabateko krudeltasuna ikusarazi nahi izan digu idazleak, baina, aldi berean, gizakia nola izan daitekeen gai elkartasunez jokatzeko.

Oso ongi euskaratua dagoenez, irakurleak hizkuntzaz ere gozatzeko aukera du, istorioa samurra ez bada ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude