Maria Goikoak batbihirulau!

Maria goikoaEgilea: Anjel Lertxundi
Ilustratzailea: Antton Olariaga
Argitaletxea: Alberdania-Erein-Igela
Bilduma: Klis-Klasikoak
Urtea: 2011
ISBN: 978-84-9383-687-0
R: 6.724

Mota askotako testu laburrak bildu dituzte liburuan; tradiziotik, batez ere ahozkotik, jasotako hitz-jokoak, asmakizunak, aho-korapiloak, abestiak, antzerki-lantxoak, ipuintxoak…

Lau ataletan dago banatua, eta, atal guztiak hari fin batez elkarri loturik daude, nahiz eta modu independentean ere ederki irakur daitezkeen.

Testuak ez ezik, ilustrazioak ere era askotakoak dira: argazkiak, komikiak, collage modukoak, marrazkiak, orrialde batzuk fondo zurikoak, besteak koloredunak…

Irudiak eta testua konbinatzeko moduak ere askotarikoak dira, eta ederki asmatu dute horretan. Alde horretatik ere oso erakargarria da liburua.

Altxor txiki bat da liburua, eta gozatu dut irakurtzean: haurtzaroko oroitzapenak dakartza gogora, ahozko euskara herrikoiaren freskura du, ilustrazioen eta testuen nahasketa originala eta erakargarria da oso…

Oso ona deritzot irakaslearen edota gurasoen gidaritzapean lantzeko, komentatzeko, eredu gisa hartzeko; baina gaztetxoek beren kasa irakurri behar dutenerako eta batez ere irakurzaletasuna sustatzeko beste mota batekoak behar dituztelakoan nago. Uste dut gaztetxoentzat traba izan daitekeela testuetan horrenbesteko bariazioa izatea. Euren kabuz irakurri behar dutenean “jarraitutasun” handiagokoak behar dituztelakoan nago; testuen arteko “lotura sendoagokoak”, alegia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.