Literatur aldizkariez webgunea sortu du Elkoroberezibarrek

Erredakzioa / 2013-03-29 / 183 hitz

Atariak 25 argitalpeni buruzko informazioa biltzen du, denak 1975 eta 1999 artean sortutatakoak.

Miguel Angel Elkoroberezibar ikerlari eta idazleak 1975etik 1999ra bitarte sortutako 25 literatur aldizkariri buruzko informazioa bildu du Euskal Literatur Aldizkariak webgunean (https://sites.google.com/site/literaturaldizkariak/ helbidean). Ustela da atarian aipatutako aldizkarien artean zaharrena; Vladimir eta Garziarena Berria, aldiz, sorrera datari dagokionez, kronologikoki berrienak. Pott, Oh Euzkadi!, Susa, Idatz & Mintz, Stultifera Navis, Xaguxarra, Maiatz, Kandela, Korrok, Porrot, Txistu y Yamboliñ eta Enseiucarrean dira aipatzen diren beste aldizkari batzuk.

Urte asko darama Elkoberezibarrek literatur aldizkariak aztertzen, banan-banan jarraitzen eta corpusa ontzen. Artikulu bat baino gehiago argitaratu du gaiaren inguruan, eta orain dana batera jarri du sarean. Aldizkari bakoitzaren ibilbidea, ekarpena, idazleak eta abar zehaztu ditu, Auñamendi entziklopediarako egin dituen lanetan oinarrituta.

Lehendik argitaratuak zituen eta orain Euskal Literatuar Aldizkdiak webgunean sareratu dituen artikulak honako hauek dira: Literaturgintzarako plataformak (Jakin aldizkarian 1988an argitaratua), Literatur aldizkarien arrastoa (Euskaldunon Egunkaria-ko Begia gehigarrian 2001ean argitaratua), Beste eskailera baten historia: ‘Panpina Ustela’tik literatur aldizkarien ‘boom’era (Gipuzkoako Aldundiak 2004an argitaratutako Disidentziak oro. Poetikak eta arte ekinbideak euskal trantsizio politikoan. 1972-1982 liburu kolektiboan ezagutarazia) eta Euskal literatur aldizkariei gainbegiratua: 1975-1999 (2012).

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.