Rasputin eta San Petesburgoko gauak

Rasputin AZALA.inddEgilea: Joxemari Iturralde
Ilustratzailea: Mata
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Ateko bandan
Urtea: 2013
ISBN: 978-84-9027-069-1
R: 7.059

31 atal laburrez eta 7 irudiz osatutako eleberria. Egitura biribila du; Biarritzen hasi eta bukatuko da. Iturraldek, bere lehengusuarekin egindako ibilaldi batean, Biarritzeko errusiar auzoaren berri izango du. Hortik abiatuta, XX. mende hasieran San Petesburgon zegoen egoeraren eta giroaren berri emango du Esteban Urtunsaustegiren eta Jeanne Munitxaren lekukotzaren bidez. Bi pertsonaia hauek euskal jatorria zuten eta San Petesburgon ari ziren morroi-neskame lanetan. Bata tsarraren medikuaren etxean, bestea tsarraren lehengusuaren etxean. Lanpostu horietan ikusitakoari esker, tsarraren inguruan 1905etik 1917ra  gertatzen zenaren berri emango dute. Garai hartan, Gregori Efimovitxek, Rasputin ezizeneko siberiar mujik batek, sekulako indarra eta garrantzia hartu zuen. Pertsonak sendatzeko ahalmena, hipnotizatzeko dohainak eta sexu trebezia handiak zituen. Printzearen osasun arazoak beste inork ez bezala baretzen zituenez, enperadorearen familian sekulako boterea lortu zuen eta, ondorioz, baita hiri osoan ere. Aldi berean gorrotoak ere piztu zituen, ordea, eta horrek ekarri zion galbidea. Romanov dinastiaren gainbeheraren ondoren, Biarritzera itzuli ziren Esteban Urtunsaustegi eta Jeanne Munitxa eta han ezagutu zituen idazlearen osabak.

Liburuak orrazketa handia behar du; esaterako, Rasputinen hiltzailea edo “okharana” hitza era desberdinetan idatzita ageri dira. Gramatika eta puntuazio akats gehiegi daude.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude