Zimurrak

RG1cubierta.inddEgilea: Paco Roca
Itzultzailea: Bego Montorio
Ilustratzailea: Paco Roca
Argitaletxea: Astiberri
Bilduma: Nobela grafikoa
Urtea: 2014
ISBN: 978-84-15685-70-8
R: 7.257

Komiki honetako protagonista Emilio da, Alzheimer gaitzak jo berri duen agure bat. Emilio, artean bere gaixotasunaz ohartu ez dela, zahar-etxe batera eramango dute senideek. Zaharren egoitza horretan gelakide bat izango du, Miguel. Honek erakutsiko dizkio egoitza eta bertako bizimodua, eta bertako egoiliarrak ere aurkeztuko dizkio, nor bere paranoiarekin; alabaina, ez dio erakutsi nahi izango bigarren solairua: moldatzeko gai ez diren agureak eramaten dituzte hara eta deprimagarria da oso.

Maitasuna, etsipena, bakardadea, samurtasuna… sentimendu guztiak islatzen ditu maisuki autoreak orrialdeetan barrena, nola ez, autoreak berak azken orrialdean aitortzen duenez, hezur-haragizko pertsona bat baitago istorio bakoitzaren atzean. Nobela grafiko honek Komikiaren sari nazionala irabazi zuen 2008. urtean, eta film bat ere egin zuten 2012an.

Laburbilduz: irakurketa errazeko liburua da, ilustrazio ederrekoa, eta zer pentsatu ere ematen duena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude