Rita eta alkimistaren ametsa

Egilea: Mikel Valverde Tejedor
Itzultzailea: Ramon Olasagasti
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2013
ISBN: 978-84-9027-070-7
R:

 

 

Bederatzigarrena duen abentura honetan Pragara joango zaigu gure Rita, osaba Danielekin, ikerketa batean lan egin behar baitu honek.

Osabaren ikerketak aspaldiko liburuen azterketan oinarritzen dira. Besteak beste Gatuso alkimistaren egunerokoa.

Harri filosofalaren balizko aurkikuntzak dena hankaz gora jarriko du eta Ritaren dohain guztiak frogan jarriko dira guzti honek amaiera on bat eduki dezan.

Kontakizuna erraz irakurtzen da. Pasadizo xinplea izanik, gai asko ukitzen ditu eta atea zabaltzen dio beste hainbat gai lantzeari; hala nola: bidaiak, Praga, horoskopoa, Arcimboldo, eta Golem mitoa, harri filosofala, alkimia eta alkimistak…

Irudiek kontakizuna girotzen dute, eta Praga zaharreko arkitektura egiazki erretratatzen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude