Non aparkatu nuen autoa?

Sustatu.eus / 2017-05-26 / 184 hitz

Ibilgailua kalean uzten duten askoren eguneroko buruhaustea. Non utzi nuen atzo nire autoa? Badira, nola ez, horretarako sortutako hainbat aplikazio. Eta duela gutxi, Googlek ere jarri du aukera hori GMaps tresnan

Duela aste batzuk iragarri zuen Googlek eta probetan izan du zenbait asteaz. Gutxinaka-gutxinaka gailu eta erabiltzaile guztion esku dago jada, baita iPhone erabiltzaileentzat ere (guk ez dugu probatu eta ezin ziurtatu).

Lehenago ere bazuen antzeko zeozer Googlek, Google Now bidez, baina oraingoa askoz errazagoa eta finagoa da. Erabilera oso-oso xinplea da. Autotik irtetean, Maps aplikazioan zure kokapena adierazten duen puntu urdina klikatu behar duzu, eta ondoren, “Gorde Parkinga” aukera klikatu behar duzu. Kitto.

Nahi bada, gero, beste zenbait kontu konfiguratzeko aukera ere baduzu: oharrak gehitzekoa, argazkia bat ere erantsi dezakezu (aparkaleku handi batean utzi baduzu, zure plazaren kodea gordetzeko), edo parkimetroa noiz arte duzun ere gorde dezakezu bertan. Jakinarazpenak konfiguratzeko aukera ere badago.

Antzeko beste hainbat aplikazio ere badaude, jakina. Besteak beste, ezagunenen artean, Find My Car,Parkify, edo MyCar Locator. Oraingo honek daukan abantaila da, Android erabiltzaileek dagoeneko instalatuta dutela Google Maps eta ez daukatela beste aplikazio bat instalatu eta erabili beharrik. Dena batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude