Tango iritsita, hiru dira

Egilea: Justin Richardson & Peter Parnell
Itzultzailea: Manu Lopez Gaseni
Ilustratzailea: Henry Cole
Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka
Bilduma:Haur literatura
Urtea: 2016
ISBN: 978-84-7681-928-9
R: 7828

Hemen bideoa

Azal gogorreko album ilustratu etzana da. Benetako gertakarietan oinarrituta dagoen narrazio didaktikoa da, zoologia eta sexualitate azalpenak ematen dituena, erdibana. Gertaeraren beraren izaeragatik interes berezikoak dira: guraso homosexualak eta adopzioa. Zooko pinguinoen etxean pinguino bikote berezia bizi zen: Roy eta Silo. Biak arrak izanik, ezin zuten arrautzarik errun. Habia egiten zuten, baina ez zeukaten arrautzarik txitatzeko.

Zooko arduradunek aukera bat ematea pentsatu zuen, bi arrautza errun eta beti bietako bat galtzen zuten bikote bat zegoela ikusirik. Esperimentua ongi atera zen. Arrautza primeran zaindu zuten Roy eta Silok, eta txita hazteko ere ongi moldatu ziren. Ordudanik bi aita dituen txita bat bizi da New York-eko Central Park-eko zooan: Tango.

Ilustrazio adierazgarriak dira, biologia azalpenetarako beharrezkoa den egiantzekotasunean oinarrituta, baina haurrentzako liburuetan ohikoa izaten den humanizazio ukituarekin. Batik bat deskribapen-funtzioa betetzen dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.