Torrada karamelizatuak

Pagotxa RZk / 2019-01-12 / 127 hitz

Osagaiak 4 pertsonentzako:

  • Baserriko ogia
  • Banilla pusketa bat
  • Litro bat baserriko esne
  • 2 arrautza
  • 200 g azukre
  • Oliba olioa

Karamelatzeko:

  • 2 koilarakada azukre

Errezeta

  1. Esnea ontzi batean berotzen jarri, azukrearekin eta banilla pusketerakin. Irakiten duenean, bost minutuz epeltzen utzi.
  2. Baserriko ogia lau xerra potolotan moztu eta erretilu batean jarri. Aurrez irakindako esnea bertara botako dugu, ogiak ondo bustiz.
  3. Zartagin batean, olioa berotzen jarriko dugu, su ertainean. Bitartean, bi arrautzak plater batean ondo irabiatuko ditugu. Orain, ogi xerrak banan-banan arrautzetatik pasa eta zartaginera botako ditugu; banan-banan frijituko ditugu. Bi aldeak frijitu ostean, erretilu batera atera. Torrada bakoitzari azukre pitin bat gainetik bota, eta sukaldeko soplete baten bidez erre, horrela torradak karamelu kurruskatsuz estalita geldituko zaizkigu. Sopleterik eduki ezean, ez larritu,  horrelaxe ere ederrak gelditzen dira eta!

Iturria: Iker Markinez, Euskal sukaldaritza praktikoa, Ttarttalo (2016)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude