Nola lortu du Holandak kaleko txakurrik ez edukitzea?

Jaione Dagdrommer / 2020-05-11 / 195 hitz

Konfinamendu honetan adopzio masiboak gertatu diela entzun dugu. Hau guztia igarotzean ikusi egin behar horietako zenbat diren abandonatuak. Holandan ordea lortu dute kalean animalia abandonaturik ez egotea, baina nola?

Holanda kalean animalia abandonaturik ez duen lehen herrialdea bilakatu da. Ez da herrialdean gehiago txakurrik sakrifikatuko, txakurtegietan ahaztuta geldituko edo kale gorrian abandonatuko. Bere politika abangoardistengatik ezaguna den herrialdean izaki bizidun guztien eskubideak errespetatzen direla frogatu du. Baina nola?

Hauek dira Holandak burutu duen planaren puntuak, horrela askok ezin izan dutena lortu du. Gobernu Holandarrak hartutako lehen pausua esterilizazio eta antzutze programa masiboak nahitaezko bihurtzea izan zen. Honek izan zituen kostuak gobernuak ordaindu zituen. Horrela, txakur emeen %70 esterilizatzea lortu zen.  

Bigarren pausua animaliaren abandonatzearen aurka legeak sortzea izan zen. Horrela, animaliaren bat kalean uzten duenak hiru urterainoko kartzelak zigorrak eta 17 mila euro inguruko isunak ditu bertan

Hirugarren fasean arrazako txakurren eta oro har animalien erosketari sekulako zergak ezarri zizkion Holandako gobernuak. 

Azken pausuan kontzientziazio kanpaina bat jarri zen martxan abandonatuko animaliak zaintzeko deia eginez hiritarrei. Honek ahalbidetu zuen 1.5 milioi kale txakurrek etxe bat eskuratzea, hau da, txakurren kopuru osoaren %90 adoptatzea lortu zen. 

Holandak erakutsi du gogoa baldin badago gauzak ondo egin daitezkeela, izaki bizidun guztiekiko errespetua bermatuz. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.