Zerbitzuak

Materialen kontsulta eta mailegu zerbitzua:

Fondoak eskuratzeko baldintzak:

EIBZko liburutegia osatzen duten dokumentuak (liburuak, aldizkariak, CD-ROMak, DVDak, bideoak eta abar) irakaskuntzan lan egiten duten guztiek eskuratu eta azter ditzakete gure aretoan.

Mailegurako baldintzak:

Dokumentuak maileguan hartu nahi dituenak aldez aurretik liburutegiko bazkide txartela eskuratu behar du nahitaez. Txartelaren bitartez dokumentu hauek har daitezke maileguan: liburuak eta Ikus-entzunezko dokumentuak.

  • Liburutegiko fondoan gutxi gora-behera 7.200 ale daude erregistratuak. Baina den-denak ezin daitezke maileguan eraman. Erreferentzia obrak (entziklopediak, hiztegiak eta abar), edo liburu berri-ezinak ezin dira maileguan hartu.
  • Gehienez hiru dokumentu eraman daitezke, hiru astetarako maileguan eta beste hiru astetarako mailegaldia berritzeko aukerarekin.

Liburutegiko ordutegia:

Astelehenetik – Ostiralera
8:30 – 14:00

Helbide eta telefonoa:

Zubiarte, 13
31620 Uharte-Iruñea
Tf. 948 361093

Posta elektronikoa:

eibz.liburutegia@educacion.navarra.es

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude