Euskaltzaindiaren arauak: “Araugintza”

EIBZren webgunean, Baliabideak atalaren barnean, Araugintza izeneko argitalpena daukagu.

Hainbat urtetan Euskaltzaindiaren Araugintza I eta Araugintza II ikastaroak antolatu ditugu EIBZn, eta bi ikastaro horien bilduma da material hau, Interneterako egokitua jakina.

araugintza I Araugintza I                                                          araugintza II Araugintza II

Autoikaskuntzarako tresna osatu nahi izan genuen; hau da, nork bere kabuz edo bere kasa eta modu arinean ikasteko balio izan dezakeen tresna baliagarri eta erabilerraza. Erabiltzaileak modu interaktiboan egingo ditu ariketak, erantzuna mementoan bertan izanen duelarik. Gainera, erantzuna asmatu ezean, laguntza eskatzeko aukera ere ematen du tresnak.

Ariketak eta erantzunak azalpen teorikoarekin uztarturik daude. Erabiltzaileak ariketetatik zuzenean jotzen ahal du teoria azalpenera; eta alderantzizko bidea ere egiten ahal du, hau da, teoriatik ariketetarakoa. Azalpen teorikoan, lehendabizi arauaren laburpena agertzen da; hots, Euskaltzaindiaren erabakia bera motz-motz. Azalpen zabalagoa nahi izanez gero, berriz, laburpen horretatik zuzenean Euskaltzaindiaren webgunera jotzeko aukera ere bada.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.