Zenbait hiztunek ohitura handia dute komuneko eremua, komuneko erabakia, komuneko helburua, komuneko interesa, komuneko ondarea, komuneko sistema eta antzekoak erabiltzeko, beste hauek erabili beharrean: eremu komuna, erabaki komuna, helburu komuna, interes komuna, ondare komuna, sistema komuna.
Kategoriaren artxiboa: Ezberdinak
Okerrak: *hontaz, *hontan, *hontara, *hontatik, *hontako…
Okerrak: hontaz, hontan, hontara, hontatik, hontako, hontaraino, hontarantz, hontarako, hortan, hortara, hortatik, hortako, hortaraino, hortarantz, hortarako
Zuzenak: honetaz, honetan, honetara, honetatik, honetako, honetaraino, honetarantz, honetarako, horretan, horretara, horretatik, horretako, horretaraino, horretarantz, horretarako
Euskara baturako desegokiak dira gorriz eman ditugun aldaerak eta, horien ordez, berdez jarri ditugunak erabili behar dira.
Honatx Internet sarean topatutako akats batzuk:
-*«Eremu berri hortan, 80 lanpostu sortuko ditugu».
-*Ostiral hontatik aurrera salgai egongo dira.
-*Entzuna dut batzuek gisa hortako klub bat sortu nahi luketela.
Euskara batuan honela behar dute:
-«Eremu berri horretan, 80 lanpostu sortuko ditugu».
-*Ostiral honetatik aurrera salgai egongo dira.
-*Entzuna dut batzuek gisa horretako klub bat sortu nahi luketela.
Jarraitu irakurtzenINAUTERIAK Euskaltzaindiaren Hiztegian
Euskaltzaindiak eta UZEIk inauteriekin zerikusia duten hitz batzuk aukeratu dituzte Euskaltzaindiaren Hiztegitik, eta hiztegitxo bat osatu dute.
HEMEN duzue estekaturik.
“askoetan”, “askoekin”, “askoek”… zuzenak dira?
Gero eta maizago entzuten eta irakurtzen dira Internet saretik jaso ditugun hauen tankerakoak:
*Bilbon, leku askoetan bezala, kaleetan egon gara indarkeria matxista salatzeko.
* Esaten dituzun gauza askoekin ados nago.
* “Falta dena!”, esango dute askoek.
*Askoentzat uda garaia liburu bat edo beste lasai irakurtzeko unea izan ohi da.
* Okerrena da mezu hori euskal herritar askoengana ere iristen dela.
Jarraitu irakurtzen2 X 1 = 2, 2 X 2 = 4, 2 X 3 = 6… “biko taula” ala “biaren taula”?
Biderketa taulak —biderkatzeko taulak, bestela esanda— aipatzeko, biaren taula egitura erabiltzea gomendatzen du Euskaltzaindiak —hau da, bi zenbakiaren taula—, eta ez *biko taula.
Honatx zer dioten Euskara Batuaren Eskuliburua argitalpenean afera honetaz:
OKERRAK: *hainbat herrialdeetan, *zenbait herrialdeetan, *hainbat herrialdeetako…
OKERRAK: *hainbat herrialdeetan, *zenbait herrialdeetako, *hainbat herrialdeetatik…
ZUZENAK: hainbat herrialdetan, zenbait herrialdetako, hainbat herrialdetatik…
Jarraitu irakurtzenOKERRA: *ebaluaketa / ZUZENA: ebaluazio
Okerra: *ebaluaketa / Zuzena: ebaluazio
Desberdinak: “Meloi erdiak usteltzen hasi dira” eta “Meloien erdiak usteltzen hasi dira”
Izenburuko bi esaldi horien arteko aldeaz jabetzeko, bi irudi hauek baliatuko ditugu.
Fruta-denda batean gaude eta, besteak beste, meloiak ditugu salgai. Bi eratara saltzen ditugu meloiak: osorik edo erdiak. Konturatu gara usteltzen hasi direla.
1. Zein irudi dagokio “Meloi erdiak usteltzen hasi dira” esaldiari?
a) irudia
b) irudia
2. Zein irudi dagokio “Meloien erdiak usteltzen hasi dira” esaldiari?
a) irudia
b) irudia
Zalantzarik baduzu, segi ezazu mezu hau irakurtzen.
Desberdinak: “zazpi ikaslerentzat” eta “zazpi ikasleentzat”
Auzi hau argitzen hasteko, lehenik eta behin, egin ezazu ariketatxo hau