Kategoriaren artxiboa: Deklinabidea

Okerrak: *irailaren 11a, *irailaren 11ea, *irailaren 11an, *irailaren 11ean

Data idazteko garaian, 11 zenbakiak hamaika arazo sorrarazi ohi du.

     Ea item hauetan zalantzarik duzun!

1. Bihar ….. izanen da.

a) irailaren 11
b) irailaren 11a
c) irailaren 11ea

 

2. Azken bilera ….. egin omen zuten .
a) uztailaren 11n
b) uztailaren 11an
c) uztailaren 11ean

 

3. Zein da zuzena?
a) Uharten, 2013ko irailaren 11n
b) Uharten, 2013ko irailaren 11an
c) Uharten, 2013ko irailaren 11ean

 

4. Zein da zuzena?
a) Uharte, 2013ko irailaren 11
b) Uharten, 2013ko irailaren 11a
c) Uharte, 2013ko irailaren 11ea

 

Zalantzarik izan baduzu, jarrai ezazu sarrera hau irakurtzen. Jarraitu irakurtzen