Kategoriaren artxiboa: Okerrak

Okerrak: *-elaren irudipena, *-elaren berria, *-elaren ustea, *-elaren itxaropena…

Aitzakia, albiste, berri, damu, esperantza, froga, hitz, iritzi, irudipen, itxaropen, itxura, kezka,
konfiantza, kontu, marka, promesa, seinale, sentimendu, susmo, uste, zantzu, zurrumurru… eta horrelako izenek gobernatzen dituzten perpaus osagarrietan –eLAKO eta –eN atzizkiak erabiliko dira euskara batuan, eta inoiz ez -eLAREN.

Hona hemen zenbait adibide:

  • Gutxi janda ere, asko jan dudan irudipena / jan dudalako irudipena izaten dut.
  • Bihar lortuko dugun itxaropena / dugulako itxaropena daukat.
  • Lan ona egiten duzuen seinalea / duzuelako seinalea da atzoko saria.
  • Albiste horretan Donostian jangela soziala zabalduko duten zurrumurrua / dutelako zurrumurrua ere aipatzen da.

Jarraitu irakurtzen

Okerrak: *egositak, *zuzendutak, *erabilitak, *itxitak, *lotsatutak…

Testuinguru bakar batean ere ez dira zuzenak izango sarrera honen izenburuko formak zein horien parekoak.

Zuzenak: egosita, zuzenduta, erabilita, itxita, lotsatuta…

Horiek guztiak adberbioak dira eta forma aldetik aldagaitzak. Hortaz, forma bera erabili behar da bai singularrean bai pluralean:

  • JokalariA nekatuTA dago.
  • JokalariAK nekatuTA daude. (Inoiz ez *nekatuTAK)

OHARRA. Beste forma hauek ere zuzenak dira:

  • JokalariA nekatuA dago.
  • JokalariA nekatuRIK dago.
  • JokalariAK nekatuAK daude.
  • JokalariAK nekatuRIK daude.

Jarraitu irakurtzen

Desberdinak: “ez ezik” eta “izan ezik”

ez ezik_ezik

Zer esan nahi du “ez ezik” lokailuak euskaraz? Hona hemen Elhuyar Hiztegian datorren sarrera: ez ezik

 

 

Zuzenak: “eskuinera” eta “eskuinetara” zein “ezkerrera” eta “ezkerretara”

Euskara batuan zuzenak dira eskuinera eta eskuinetara zein  ezkerrera eta ezkerretara formak.

Hona hemen Ereduzko Prosa Gaur corpusetik hartutako adibide batzuk:

  • Makina hori hiru eratara mugitzen zen: aurrera, ezkerrera eta eskuinera.
  • Zuk eskuinera jotzen baduzu, ni ezkerrera joango naiz.
  • Zure etxetik irtenda, ezkerretara ala eskuinetara?
  • Epailearen eskuinetara zeuden zinpeko bederatziak, eta ezkerretara fiskala eta lau abokatuak.

Oharrak. Euskaltzaindiaren Hiztegi batuan ohar hauek datoz gai honen inguruan:

Okerra: *Aurrez aurretik eskerrak emanez

Okerra da zenbait gutun edo mezuren amaieran idatzirik ikusten den *Aurrez aurretik eskerrak emanez… formula. Beste modu honetan behar du: Aldez aurretik eskerrak emanez…

Honatx Internet sarean topaturiko oker batzuk:

  • *Aurrez aurretik eskerrak emanez, agur bero bat.
  • *Aurrez aurretik eskerrak emanez, agurtzen zaituztet.

Zuzenak izateko, honela behar dute:

  • Aldez aurretik eskerrak emanez, agur bero bat.
  • Aldez aurretik eskerrak emanez agurtzen zaituztet.

Jarraitu irakurtzen