Okerrak: *orden horretan, *orden berean
Zuzenak: ordena horretan, ordena berean
Jarraitu irakurtzenZuzenak: irail bukaeran, irail amaieran, irail bukaeran.
Zuzenak: sakelan, sakelako, sakelatik, sakelara, sakelaratu…
Hiztun batzuen ustez, *sakel da hitza eta ez sakela. Uste oker horretatik datoz akats horiek.
Ikus Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan datorrena:
sakelaratu, sakelara/sakelaratu, sakelaratzen. du ad.
-a itsatsia du sakela hitzak.
Hiztun batzuek bestela uste badute ere, larunbat da hitza eta ez larunbata. Ikusi Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuko sarrera:
Horregatik, okerrak dira *larunbata goizean, *larunbata arratsaldean eta *larunbata gauean. Hauek dira zuzenak: larunbat goizean, larunbat arratsaldean eta larunbat gauean.
Data idazteko garaian, 31 zenbakiak zalantza ugari sorrarazi ohi du, 11 zenbakiak bezalaxe.
Hilabeteen deklinabideak arazo ugari sortu ohi du. Hona hemen horren adierazgarri den argazki bat: *urriatik *maiatzara jarri beharrean, urritik maiatzera jarri beharko luke.
Data idazteko garaian, 11 zenbakiak hamaika arazo sorrarazi ohi du.
Ea item hauetan zalantzarik duzun!
1. Bihar ….. izanen da.
Zalantzarik izan baduzu, jarrai ezazu sarrera hau irakurtzen. Jarraitu irakurtzen
-keria da atzizkia, eta ez *-keri. Hortaz, okerrak dira *bitxikeri, *txikikeri,*tontakeri, *erokeri… bezalakoak. Zuzenak “-a itsatsia” dutenak dira: bitxikeria, txikikeria, tontakeria, erokeria…
*Kokotaraino nago edo *kokotaraino naukate bezalakoak ez dira zuzenak. Kokote da hitza eta ez *kokota. Hortaz: kokoteraino nago, kokoteraino naukate.