Etiketaren artxiboa: arauak

Irakasgaien izenak: letra larriz ala xehez?

OKERRAK: “Euskara eta literatura”, “Biologia eta geologia”, “Fisika eta kimika”, “Konstituzio zuzenbidea III”…

ZUZENAK: “Euskara eta Literatura”, “Biologia eta Geologia”, “Fisika eta Kimika”, “Konstituzio Zuzenbidea III”…

Irakasgaien izenen idazkera dela eta, Euskaltzaindiaren 200. arauan (107. orrialdean) hauxe jasotzen da hitzez hitz: Hezkuntza arautuko irakasgai ofizialen izendapena osatzen duten izenak eta adjektiboak letra larriz hasita idazten dira.

1 km ala km 1 ? / 1 € ala € 1? / 1 °C ala °C 1? …

Oker: km 1, € 1, °C 1…

Zuzen: 1 km, 1 € , 1 °C…

Euskaltzaindiak 197. arauan ezarritakoaren arabera, 1 zenbakia sinboloaren aurretik idazten da —gainerako zenbakiak idazten diren bezala— .

Hortaz, honako hau da idazkera egokia:

1 km, 1 € , 1 °C…

Hala ere, irakurtzeko garaian, irakurketa naturala egin behar da, hau da, neurri unitatearen ondoren esan behar da.

Hortaz, hau da irakurketa egokia:

kilometro bat, euro bat, gradu bat…

Jarraitu irakurtzen

KLIMA ALDAKETA, oinarrizko lexikoa argitaratu du Euskaltzaindiak

Gero eta gehiago hitz egiten da hedabideetan nahiz kalean klima-aldaketaz eta aldaketa horri aurre egiteko hartu behar diren neurriez. Ondorioz, klima-aldaketaren inguruko esamolde ugari ari dira txertatzen eguneroko hizkeran. Sortu den behar horri erantzuteko, Euskaltzaindiak Klima-aldaketaren oinarrizko lexikoa argitaratu du UZEIren lankidetzarekin.

Euskara Batuaren Eskuliburua

Argitalpen arras-arras interesgarri eta erabilgarria dugu Euskara Batuaren Eskuliburua.  Euskara batua egiteko bidean hartutako erabakiak eta emandako arau zein gomendioak modu didaktiko, erakargarri eta argian bildu ditu Euskaltzaindiak argitalpen bakarrean.

Paperezko edizioaz gain, sarekoa ere badugu. Azken hau, gainera, osatzen edota eguneratzen joango dira, eta erraza da bertan bilaketak egitea.