Okerrak: *bi hilabetero, *bost egunero, *hiru astero…
Zuzenak: bi urtean behin, hamabost egunetik behin, hiru astetik hiru astera…
Okerrak: *bi hilabetero, *bost egunero, *hiru astero…
Zuzenak: bi urtean behin, hamabost egunetik behin, hiru astetik hiru astera…
Itxuraz antzekoak izan arren, ezberdinak dira esanahiari dagokionez.
Item hauen bidez saiatuko gara bi sintagma hauen arteko aldea ikusten.
Argi ez baduzu zein diren erantzun zuzenak, jarrai ezazu posta irakurtzen.
Euskaraz, testuinguru bakar batean ere ez da zuzena -laren egitura. Hortaz, susmoa bakarrik ez, ziurtasun osoa izan behar dugu. Esaldi hau eta hau bezalakoak erabat okerrak dira: *Egitura hau okerra delaren susmoa dut.
Hiru aukera hauek behintzat baditugu esaldi hori zuzen emateko:
a) Egitura hau okerra den susmoa dut.
b) Egitura hau okerra delako susmoa dut.
c) Susmoa dut egitura hau okerra dela.
Begiratu batean oso antzekoak badira ere, esanahiari dagokionez oso ezberdinak dira bi sintagma hauek. Ikus dezagun aldea argazki bidez. Zein argazkiri dagokio bi koloreko loreak eta zeini bi koloretako loreak?
Erantzuna argi ikusten ez baduzu, jarraitu mezua irakurtzen.
Ezinbesteko kontsulta iturria dugu hau. Euskaltzaindiak hainbat zerbitzu eta material jarri ditu denondako eskuragarri bere webgunean: www.euskaltzaindia.net. Post honetan batzuen berri soilik emanen dugu, luzeegi joko baitu bestela: Arau eta gomendioak, Hiztegi Batua, Jagonet kontsulta zerbitzua, Onomastika (izendegiak), Literatura terminoen hiztegia. Ezagutzen ez badituzue, animatu eta proba itzazue.
EIBZren webgunean, Baliabideak atalaren barnean, Araugintza izeneko argitalpena daukagu.
Hainbat urtetan Euskaltzaindiaren Araugintza I eta Araugintza II ikastaroak antolatu ditugu EIBZn, eta bi ikastaro horien bilduma da honako material hau:

Geroztik, Euskaltzaindiak arau berriak argitaratu ondotik, honako beste item sorta hauek prestatu ditugu:
Zenbaiten ustez, “C” (ze) letra ez da euskal alfabetoko letra. Uste okerra da hori.
Euskaltzaindiaren 17. arauan, Euskal alfabetoaren letren izenak deiturikoan, zehaztuta daude euskal alfabetoa osatzen duten letrak, eta C ere hor dago. Ze du izena.
Arauan, alfabetoaren 27 letren zerrenda osoa eta izenak eman ostean, ohar hau txertatu dute Euskaltzaindikoek: “Letra hauetatik c eta honen aldaera ç (c hautsia), q, v, w, eta y ohiko euskal hitzak idazteko erabiltzen ez diren arren, kanpotar izenak transkribatzeko beharrezkoak direlarik, euskal alfabetoan sartzen dira”.