Okerrak: *nintzateken, *nintzatekela, *nintzatekenik, *nintzatekelako…

-KE amaiera duten adizkiei atzean atzizkiren bat eransten zaienean, bukaerako -E hori bikoiztu egiten da. Adibidez:

*Ez dut uste kontatuko lidakenik. Ez dut uste kontatuko lidakeenik.
*Ezingo genuke erosi, ez genukelako dirurik izango. Ezingo genuke erosi, ez genukeelako dirurik izango.
*Onartuko lukela uste dut. Onartuko lukeela uste dut.
*Ez dakit ausartuko litzateken. Ez dakit ausartuko litzatekeen.

“Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak”

Patxi Petrirenaren liburu honek zuzentasunari eta egokitasunari begiratzen dio batik bat. Hona hemen liburuaren sarreratik hartutako zatitxo bat:

“Zabala da morfosintaxia. Zabala eta bizia. Izan ere, egunero sortzen eta agertzen dira premia eta erabilera berriak, eta hiztunen joerak ere aldatuz doaz ezinbestean. Horregatik ondu da lan hau, kontsulta-iturri bat izateko —ez bakarra eta erabakigarriena, jakina, honen gainetik baitaude betiere Euskaltzaindiaren arau-gomendioak—, eta ikasmaterialgintzako lantaldeentzat eta argitaletxeetako zuzentzaile-orraztaileentzat bateragune izateko, noski. Ez ziren jasoko ikasliburugintzan ageri diren akats eta zalantza-kasu guztiak, ezta hurrik eman ere, ezinezkoa baita hori, baina zinez saiatu gara jaso direnek oinarri ziurra izan dezaten bermatzen”.

Interneten eskuragarri dugu Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak.

 

Ezberdinak: Uxueri dagokionez / Uxueri dagokionean

Begiratu batera antzekoak diren arren, esanahiari dagokionez ezberdinak dira.

    Ikus hiru itemok aldeaz ohartzeko:

1. Zein esaldik adierazten du “Uxueren inguruan”  ez dutela deus esanen?

a) Uxueri dagokionez, ez dute deus esanen.

b) Uxueri dagokionean, ez dute deus esanen.

 

2. Zein esaldik adierazten du “Uxueren txanda denean” ez dutela deus esanen?

a) Uxueri dagokionez, ez dute deus esanen.

b) Uxueri dagokionean, ez dute deus esanen.

 

3. Zein esaldik adierazten du “Uxueri dagokiolako” ez dutela deus esanen?

a) Uxueri dagokionez, ez dute deus esanen.

b) Uxueri dagokionean, ez dute deus esanen.

Zalantzarik baduzu, jarraitu irakurtzen.

Jarraitu irakurtzen

Hiztegi Batuan “ll” grafiaz idatzita datozen hitzak

Zenbaiten ustez, <<ll>> grafia, hau da, <<l bikoitza>> ez da zuzena euskaraz. Uste okerra da hori. Hauek dira gaur egun Euskaltzaindiaren Hiztegian -ll- bilkuraz idatzita agertzen diren hitzetako batzuk: artilleria, ballet, billar, billete, bonbilla, gerrilla, gillotina, gillotinatu, kuadrilla, llama, llollo, llollobelar, pastilla, tortilla.

Hortaz, okerrak dira: *artileria, *balet, *bilar, *bilete, *bonbila, *gerrila, *gilotina, *gilotinatu, *kuadrila, *pastila, *tortila.

Jarraitu irakurtzen

Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak

Joxe Ramon Etxebarriak gidaturik, mintegi-lanean osatu zuten liburu interesgarri hau.  Zientzia eta teknika alorretan euskararen estandarizazioa lortzeko ia-ia ezinbesteko urratsa dela esango nuke. Zientziaren eta teknikaren irakaskuntzaren hasierako mailei begira egina da, hau da, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzari begira.

Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak

Okerra: *Bi mila hamabostean gaude

Inguruko erdaren eraginez-edo, ohiko akats bilakatu da hau.

     Item hauen bidez, egitura zuzena eta akastuna bereizten ahaleginduko gara.

1. Zer urtetan gaude?

a) Bi mila hamabostean.

b) Bi mila eta hamabostean.

 

2. Zenbatean erosi dute autoa?

a) Zortzi mila bostehun euroan.

b) Zortzi mila eta bostehun euroan.

 

3. Zer-nolako ibilbidea egin dute?

a) Mila berrehun kilometrokoa.

b) Mila eta berrehun kilometrokoa.

 

Zalantzarik baduzu, jarraitu mezua irakurtzen.

Jarraitu irakurtzen