baino ≠ baina

Nahiz eta hiztun askok bata bestearen ordez berdintsu erabili biak, baino eta baina —batez ere ahozkoan—, ez dira inondik ere trukagarriak. Esanahi ezberdinak dituzte; hortaz, testuinguru ezberdinetarako dira.

Euskaltzaindiaren Hiztegian datorrenaren arabera, baina juntagailuak aurkaritza adierazten du; baino, berriz, konparaziozko esaldietarako da.

Ikus zer dioten Euskara Batuaren Eskuliburuan auzi honetaz: bainanbaina ≠ baino (bainon)

 

 

Euskara Batuaren Eskuliburua

Argitalpen arras-arras interesgarri eta erabilgarria dugu Euskara Batuaren Eskuliburua.  Euskara batua egiteko bidean hartutako erabakiak eta emandako arau zein gomendioak modu didaktiko, erakargarri eta argian bildu ditu Euskaltzaindiak argitalpen bakarrean.

Paperezko edizioaz gain, sarekoa ere badugu. Azken hau, gainera, osatzen edota eguneratzen joango dira, eta erraza da bertan bilaketak egitea.