-
Hasierako kortesiazko agurraren ondoren, koma edo bi puntu idatz daitezke (Iparraldean, koma idatzi ohi da, eta Hegoaldean, berriz, bi puntu).
-
Bi puntuak edo koma jarri ondoren, argiena eta ohikoena da hurrengo lerroan jarraitzea idazten. Hala jarraitzeak testua argiagoa eta ulergarriagoa bilakatzen du.
Okerrak: A.E.B., D.B.H., E.H.U, E.I.T.B…
Idazkera okerrak: A.E.B., D.B.H., E.H.U., E.I.T.B…
Idazkera zuzenak: AEB, DBH, EHU, EITB…
Euskaraz, siglak letra larriz eta letren artean punturik gabe idazten dira.
Despeditzeko: *agurtzen naiz, *agurrak, *agur bat
Mezu, ohar, gutun eta abarretan, ez da zuzena despeditzeko *agurtzen naiz, *agurrak edo *agur bat erabiltzea . Gaztelaniako me despido, saludos eta un saludo esapideen kalkoak dira hurrenez hurren.
Hona hemen, adibide zuzen batzuk “agur” hitzean oinarrituak:
- Esker mila eta agur
- Begirunez, agur
- Agur, adiskide
- Besterik gabe, agur bero bat
- Adeitasunez agurtzen zaitut
- Jaso ezazu nire agurra
OKERRA: *Oinezko en sarbidea / ZUZENA: Oinezkoen sarbidea
Idazkera okerrak: *Nafar, *Iruindar, *Gipuzkoar, *Donostiar, *Bizkaitar, *Bilbotar, *Arabar, *Gasteiztar…
Idazkera zuzenak: nafar, iruindar, gipuzkoar, donostiar, bizkaitar, bilbotar, arabar, gasteiztar, lapurtar, baionar, zuberotar, mauletar, frantziar, espainiar, alemaniar, marokoar, argentinar…
dagokionez / dagokienez
Zenbait hiztunek ez dute dagokionez eta dagokienez formen arteko bereizketarik egiten, eta soil-soilik dagokionez erabiltzen dute; hots, forma bera baliatzen dute singularrerako zein pluralerako.
Oinarrizko hiru lexiko tekniko: Astronomia, Fisika eta Matematika
Euskaltzaindiak oinarrizko hiru lexiko tekniko ditu argitaraturik sarean: Astronomiakoa, Fisikakoa eta Matematikakoa hain zuzen ere. Helburua da Hiztegi batua zientzia eta teknologiaren arloetako kontzeptuez eta haiek adierazteko hitzez aberastea. Horregatik, “Euskaltzaindiak erabaki du Hiztegi batuaren uneko bertsioan sartu ez diren baina bi alderdi hauetatik begiratuta sartu behar liratekeen hitzak biltzea eta gizarteratzea”.
OKERRAK: *ditzazket, *ditzazken, *ditzazkek, *ditzazke, *ditzazkegu, *ditzazkezu, *ditzazkezue, *ditzazkete
ZUZENAK: ditzaket, ditzaken, ditzakek, ditzake, ditzakegu, ditzakezu, ditzakezue, ditzakete.
Okerra: *hobe esanda
Okerra: *hobe esanda
Zuzenak: hobeto esanda, hobeki esanda
Ikus zer dioen Euskaltzaindiaren Hiztegiak hobe hitzari dagokion sarreraren amaieran:
Handituz joan da = Handitzen joan da
Bi egitura hauek zuzenak dira eta esanahi bera dute, zenbait hiztunek besterik uste badute ere. Hala ondorioztatzen da Euskaltzaindiaren Hiztegian joan aditzari dagokion sarrera kontsultatuta. Hauxe diote 7. adieran:
joan, joan, joaten 7 da ad. (Egintzaren jarraitutasuna adierazteko, osagarritzat beste aditz baten era burutua -z atzizkiaz edo era burutugabea hartzen duela). Harrabotsa areagotuz doa. Herri xehea galduz omen doa euskara. Zorrak gehitu ahala, dirutza urritzen zihoakigun.

