Euskaraz, hasierako agurraren ostean bi puntu

Gutunak, mezuak, oharrak… euskaraz idaztean:
  • Hasierako agurraren ondoren, bi puntu paratzen dira eta ez koma (ingelesez egin ohi den legez). Adibidez: “Kaixo, lagunak:”, “Agirre jauna/andrea:”, “Jaun hori:”, “Guraso horiek:”, “Alkate anderea:”, “Jaun-andre agurgarriok:”…
  • Bi puntuak jarri ondoren, argiena eta ohikoena da hurrengo lerroan jarraitzea idazten.

Despeditzeko: *agurtzen naiz, *agurrak, *agur bat

Mezu, ohar, gutun eta abarretan, ez da zuzena despeditzeko *agurtzen naiz, *agurrak edo *agur bat  erabiltzea . Gaztelaniako me despido, saludos eta un saludo esapideen kalkoak dira hurrenez hurren.

Hona hemen, adibide zuzen batzuk “agur” hitzean oinarrituak:

  • Esker mila eta agur
  • Begirunez, agur
  • Agur, adiskide
  • Besterik gabe, agur bero bat
  • Adeitasunez agurtzen zaitut
  • Jaso ezazu nire agurra

Jarraitu irakurtzen

Oinarrizko hiru lexiko tekniko: Astronomia, Fisika eta Matematika

Euskaltzaindiak oinarrizko hiru lexiko tekniko ditu argitaraturik sarean: Astronomiakoa, Fisikakoa eta Matematikakoa hain zuzen ere. Helburua da Hiztegi batua zientzia eta teknologiaren arloetako kontzeptuez eta haiek adierazteko hitzez aberastea. Horregatik, “Euskaltzaindiak erabaki du Hiztegi batuaren uneko bertsioan sartu ez diren baina bi alderdi hauetatik begiratuta sartu behar liratekeen hitzak biltzea eta gizarteratzea”.