Elikadura, gotan eta hiperurizemian

Cristina Perez / 2012-11-27 / 504 hitz

Gota herentziako gaixotasun bat da; odolean azido urikoaren kontzentrazio handia izaten da; hori dela eta, gatz batzuk sortzen dira, eta horiek artikulazioetan metatu ahal dira; aldi berean, gatz horiek artikulazioak mindu ditzakete, eta artritis kronikoa sortu.

Hiperurizemia odolean azido urikoaren konzentrazioa 7 miligramotik gora dagoenean izaten da. Hiperuzemia dagoen bakoitzean ez dago zertan gota egon; kasu horietan asintomatikoa dela esaten da. Hala eta guztiz ere, geroz eta azido uriko gehiago izan odolean, gota izateko aukera asko areagotzen da.

Gaixotasua aurrera doan heinean, sintomek gehiago irauten dute, eta maizago agertzen dira.

Gota atakeek jaten denarekin harreman handia daukate, baita obesitatea izatearekin, alkohola eta beste edari freskagarriak edatearekin eta muturreko jarduera fisikoekin ere.

Beraz, medikamentua hartu ala ez hartu, beti egin behar da dieta aproposa.

Tratamendu dietetikoa

Hiperurizemiaren eta gotaren tratamenduan azido urikoa gutxitzen duten medikametuak daude, baina medikamentuak hartu ala ez, ezinbestekoa da tratamendu dietetikoarekin jarraitzea; horretarako, hurrengo puntuak izan behar dira kontuan.

Pertsonak pisu egokia izan behar du; pisu gehiegi badauka, gutxinaka galdu behar du pisua, eta ez bat-batean —gota atakea janari oparo batengatik sor daiteke, baina baraurik egoteagatik ere bai—.

Dietan dauden purinak gutxitu behar dira; horrela, odolean dagoen azido urikoaren baloreak jaitsiko dira. Horretarako, purinetan aberatsak diren elikagaiak murriztu egin behar dira dietan, —tripakiak, haragia, arrain urdinak, itsaskiak…—; lekaleek neurrizko kontzentrazioa dute purinetan —bakarrik astean behin kontsumitu behar dira—.

Alkohola duten edariak gutxitu edo kendu behar dira; horiek gotaren krisi zorrotza eragin dezakete, eta azido urikoaren produkzioa areagotu dezakete.

Gantzen kontsumoa murriztu behar da, horiek uratoen iraizketa gutxitzen dute eta giltzurrunetan kalkuluak sortzeko aukera areagotzen da.

Karbohidrato konplexuak areagotu, eta karbohidrato sinpleak eta gantzak gutxitu. Zereal integralak, fekulak eta purinetan urriak diren barazkiak kontsumitzen badira, uratoen eskrezioa errazago egingo da.

Ur nahikoa edan behar da, egunean 2,5 litro inguru. Edari eta janari bitartez lortzen da —ura, infusioak, zumoak, barazkiak…—, eta edari bikarbonikoak pixa alkalinizatu egiten du; beraz, aukera ona da, batez ere medikamentu urikosurikoak hartzen badira.

Nola konpondu eta prestatu janaria

Aukeratu gantz gutxien ematen dituzten sukaldaritza teknikak, esate baterako egosirik, plantxan, labean, galdarraztatua, sueztitua, papillote erara… Janaria desiragarriagoa izateko ozpina, limoia, tipulina, baratxuria, belar aromatikoak… erabili. Espezie gogorrak salbuetsi behar dira, piperrauts, pipermin eta piperbeltza.

Elikatzeko eraz gain, kirola modu erregularrean egitea ere garrantzitsua da; kontuan izan behar da esfortzu handia eginez gero gota atakeak izan daitezkeela.

————————–

Elikagaiak

JAN BEHAR DIREN ELIKAGAIAK
Gehienetan aukeratu behar diren elikagaiak.
Gain gutxiko esne eta jogurtak
Gazta freskoa eta gaztanbera
Oilaskoa (azalik gabe 80g)
Arrain zuria (80g)
Arrautza
Pasta integrala
Arroz integrala
Zereal integralak
Patatak
Lekaleak (astean behin eta arroza edo patatekin konbinaturik)
Barazkiak, purinetan aberatsak direnak izan ezik (gordinik eta purean)
Frutak azalekin (murriztuak daudenak izan ezik)
Ura bikarbonatoarekin
Infusioak
Zuku naturalak
Oliba olioa eta hazien olioak (hobeto gordinik)

MUGATU BEHAR DIREN ELIKAGAIAK
Gutxitan edo kantitate txikitan jan behar diren elikagaiak.
Gantza daukaten esnekiak
Mamia
Arroz esnea
Flana
Natillak
Opilak (batez ere industriala)
Urdaiazpikoa
Tripakiak
Gantza duten haragiak
Arrain urdinak
Itsaskiak
Ketuak
Kafesnea
Ziazerbak
Zainzuriak
Perretxikoak
Porruak
Azalorea
Almibarrean dauden frutak
Fruta lehorrak
Txokolatea
Arrain edo haragi salda
Edari freskagarriak
Edari alkoholduna
Esnegaina
Maionesa

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.