Printzipioa

Xabier Gantzarain / 2013-04-07 / 159 hitz

Harrituta geratu zen Joseph Jacotot ikasleen lanak ikusita: nahikoa zen beraz nahi izatea ikasteko? Gizaki oro gai zen beraz beste batek egindakoa eta ulertutakoa ulertzeko? Irakasle arduratsu guztiek uste zutena uste izan zuen berak ere ordura arte, maisuaren lana bere jakinduria ikasleei erakustea zela, eta egitekorik printzipalena azalpenak ematea. Baina abentura intelektualak begiak ireki zizkion: sistema azalpen zalearen logika irauli beharra dago.

Ulertu ezina konpontzeko ez da beharrezkoa azalpena. Aitzitik, ulertu ezin hauxe da munduaren ideia azaltzaile hau egituratzen duen fikzioa. Esplikatzailea da ezjakina behar duena, eta ez alderantziz. Baten bati zerbait esplikatzea, bere kabuz ezin ulertu duela erakustea da, lehenik eta behin. Esplikazioa, pedagogoaren ekintza baino, pedagogiaren mitoa da, mundua bitan banatzen duen parabola, jakintsuak eta ezjakinak, helduak eta heldugabeak, gai direnak eta ez direnak, azkarrak eta ergelak. Hasierako keinu bikoitz hori da esplikatzailearen tranpa.

Inteligentzia banatzen du bitan. Hortik aurrera ezjakinak eta jakintsuak daude, eta jakintsuak irakatsi egin behar du. Horixe da azalpenaren printzipioa; horixe, Jacototentzat, ergeltzearena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.