Txitxarroa piperrada eta patata purearekin

Iker Markinez / 2013-04-20 / 186 hitz

OSAGAIAK

4 pertsonarentzako osagaiak:

Bi txitxarro
Piper gorri bat
Bi piper berde
Bi tipulin
Lau baratxuri ale
Bi patata handi
Perrexila
Oliba olioa
Ozpina
Gatza

• Patata purea prestatzeko: patatak zuritu, laukietan moztu eta lapiko batean urez estalita berotzen jarri. Gatz pitin bat bota, eta irakiten mantendu.

• Hogei bat minutu pasa ondoren, basokada bat esne gehitu, eta irakiten utzi beste hamabost minutuz.

• Patata biguna dagoenean, sutik atera; oliba olio zorrotada bat gehitu, eta irabiagailuaren laguntzaz patata purea egin.

• Barazki guztiak garbitu, zuritu eta laukitxoetan moztu. Zartagin zabal bat berotzen jarri, oliba olio zorrotada batekin. Barazkiak bertara gehitu, eta erregosi su bizian, kolore pixka bat har dezaten. Hogei bat minutu pasa ostean, sutik kendu eta gorde.

• Txitxarroak erosterakoan bi xerratan moztuta emateko eskatuko dugu.

• Plantxa zabal bat hartu, eta berotzen jarri. Ondo beroa dagoenean, txitxarro xerrak jarri, oliba olio zorrotada bat bota eta lau minutuz arraina ukitu gabe frijitu. Ondoren, poliki, buelta eman eta beste hiru bat minutuz eduki. Arrain xerrak frijitu ahala, barazkia dugun zartaginera atera. Ozpin zorrotada bat gainetik bota.

• Platerean zerbitzatzeko, arrainaren inguruan barazkiak eta patata purea jarri.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.