Orpazurda

Anjel Lertxundi / 2013-05-01 / 124 hitz

Berripaper honek orpazurda darabil. Baita Mitxelena XVIak ere Zaldieroaren atzoko zintan. Baina Xuxenek ez daki —nire Xuxenek ez, behintzat— zer den orpazurda bat: gorriz markatzen zuen Berasaluze lurrean ziplo utzi zuen tendoi madarikatuaren izena. Iratiko Oihanekook ere ez genekien zer kriskitin ote den orpazurda bat, eta hiztegian begiratu behar izan genuen. Hiztegietan ikasi genuen: lagunarteko tertulietan guztiz gehienok Akilesen zurda, zaina edo tendoia deitu geniona orpazurda bat omen da.

Juan Luis Zabalak debate interesgarria piztu du sarean, 31 eskutik blog kolektiboan, “gazteen artean oso zabaldua dago batutik ihes egiteko” joerari buruzko kezkatik abiatuta. Naturaltasunaren zelofanarekin datorkigun oro ez da hain natural eta debateko kezka nagusia da kaleko erabileren eta bulegoetako elaborazioen arteko zangaren sakona…

Akiles orpotik soilik zen hilgarri. Akiles hilda, orpazurdak minik ez…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.