Aitor Aretxaga / 2014-01-15 / 71 hitz
Gesmae Informatikak izeneko enpresak kaleratu berri duen aplikazioak ariketa eta taulen bidez euskal deklinabideko kasu guztiak landu nahi ditu. Alde teorikoa zein praktikoa jorratzen ditu horrela.
Beste behin ere, euskara ikasten ari direnek aintzat hartzeko baliabidea da. Eta sarerako sarbide gabe erabil daitekeenez, ez da euskara edonon eta edonoiz lantzen jarraitzeko aitzakiarik egongo.
Aplikazioa ordenagailuan nahiz Android eta iPhone sakelako telefonoetan doan eskuratu daiteke. www.deklinabideapp.net orrialdean bertsio bakoitzerako estekak aurki daitezke.