Moldapen borobila

Imanol Mercero / 2015-03-08 / 165 hitz

  • Izenburua: Antxume bizardunak
  • Idazlea: Olalla Gonzalez
  • Ilustratzailea: Federico Fernandez
  • Itzultzailea: Manu Lopez Gaseni
  • Argitaletxeak: Pamiela eta Kalandraka


Munduan ez dago haurrik animalien ipuinekin gozatzen ez duenik. Hain da horrela, neurgailutzat balio dutela, ezen haur bati ipuina ez zaiola gustatu aditzeko, oso kontalari (edota idazle) txarra izan behar da. Atera kontuak hurrengoan aritzen zaretenerako.

Hori bai, ez du zerikusirik ahozko tradiziotik jasotako ipuin batek egungo sortzaile baten obrarekin. Gaur egungo sortzaileen ekoizkinak zalantzan jarri gabe, mendeetan iraun duen kontakizun batek beti izango du berme handiagoa, ezta? Eta bide batez esana: euskal sortzaileen artean, zein gutxi jorratzen den ildo hau…

Esku artean dugun liburua ahozko tradiziotik irudidun liburu modernora jauzi egin duen alea da. Jatorrizko testua Europa ipar, erdi eta ekialdeko tradizioan jaso izan dute, baina baita India urrunean ere.

Hitzez laburra da, ekintza hiru aldiz errepikatzen da, eta pertsonaien tamaina da ardatza. Horregatik guztiagatik lehen adinetatik irakurtzen hasteko modukoa da.

Ilustrazio lana eraginkorra da, kolore masa ongi definituekin eta ekarpen narratibo interesgarriak eginez gainera.

Etxerako modukoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude