Perretxiko nahaskia

Pagotxa / 2016-06-11 / 177 hitz

Zizak aurki daitezke oraindik ere bazterretan eta, txarrenean dendan ere bai. Edo bestela, barrengorri batzuk erosi eta aurrera, jaki bikain eta erraza proposatzen dizugu gaur. On egin!

Osagaiak:

  • 8 arrautza
  • garaiko perretxikoak, eskukada bat pertsonako
  • oliba olia
  • gatza

Errezeta:

  1. Perretxikoak ondo garbitu; paper heze baten laguntzaz pixkanaka. Urarekin lagundu baina ez busti guztiz perretxikoak.
  2. Perretxikoak eskuarekin zati irregularretan zatitu,  norberaren gustuko neurrian.
  3. Arrautzak ontzi batean jarri eta irabiatu, gustuaren arabera gatz puntua jarriz.
  4. Zartagina oliba olio koilarakada bat berotzen jarri.
  5. Perretxikoak zartagina gehitu eta su bizitan gorritu, ura askatzen hasten diren bitarte.
  6. Sua jaitsi eta pixkanaka arrautza irabiatua gehitzen joan , egurrezko koilararekin bizi-bizi irabiatuz. Guztia batera egosi dadin tarteka zartagina sutatik kendu, gehiegi berotu ez dadin, eta berriro jarri, irabiatzen dugun bitartean… Era honetan arrautza krematsu geratuko zaigu eta ez tortila apurtu baten eran
  7. Norberak gustuko duen egosketa puntuan sua itzali eta zuzenean platerera.

Kasu!

Garaiko perretxikoak erabiltzea da egokiena, onddoak, ziza horiak, gibelurdinak, negrillak… Eta, nahi bada, urte guztian zehar barrengorri edo txanpinoiekin egin daiteke.

Kontu hartu berezko beroarekin nahaskia gorpuzten joango dela, eta zartagina sutatik lehentxeago erretiratzea komeniko dela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.