Eitb.eus / 2016-06-13 / 105 hitz
Kontsola hori errealitate birtualarekin bateragarria izango da, eta 4K berezimena eskainiko du.
Microsoftek bi kontsola berri iragarri ditu astelehen honetan, bideojokoen munduko azoka garrantzitsuenean (E3). Hain zuzen ere, Project Scorpio eta Xbox One S izango dira kontsola berriak.
Project Scorpio errealitate birtualarekin bateragarria izango da, eta 4K berezimena eskainiko du.
2017ko abenduan merkaturatuko dute aparailua, eta “inoiz sortutako kontsolarik potenteena” izango da, Phil Spencer Xboxeko buruak promestu duenez.
Horren ildotik, Project Scorpiok zortzi nukleo izango ditu, eta 6 teraflopeko prozesamendu grafikoa.
Xbox One S, aldiz, egungo Xbox Oneren antzekoa izango da, baina % 40 txikiagoa. Gainera, bideoak 4K bereizmenean eskaini ahal izango ditu.
Kontsola hori aurtengo abuztuan izango da merkatuan, 299-399 euroan.