Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak ikasleen artean irakurketa sustatzeko asmoz egitasmo bat abian jarri du Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan, “ Por qué Leer a los Clásicos” (Zergatik ez klasikoak irakurri?) izena duena. Egitasmo hau idazleen lankidetzarekin aurrera atera nahi da, gaztelaniaz zein koofizialak diren hizkuntzetan idazten dutenekin. Euskarazko idazleekin ere bai, beraz.
Parte hartu nahi duten ikastetxeek idazle bat aukeratuko dute klasikotzat har daitekeen literatur lan, egile, mugimendu, genero edo garaiari buruzko hitzaldia emateko eta, ondoren, ikasleekin solasaldia egiteko. Ministerioak bere gain hartuko du jardueraren kostua.
Eskaerak egiteko epea irailaren 1etik azaroaren 30era izango da.
Hemen duzue deialdiaren esteka : https://www.mecd.gob.es/cultura-mecd/dms/mecd/cultura-mecd/areas-cultura/libro/promocion-de-las-letras/2018_IES_f50.pdf
Ez galdu aukera eta parte hartu!