Herbeheretarrak, legez organo emaileak

Gaztezulo / 2018-02-19 / 125 hitz

18 urtetik gorako biztanle guztiak legez organo emaile bihurtu dira Herbehereetan; zer iruditzen zaizu?

Euskal Herrian, Europarekin alderatuta, organo emaile kopuruan media ona daukagu; dena den, orain arte borondatezko hautu bat izan da. Herbehereetan aldiz, gobernuak lege berri bat ezarri du, eta hemendik aurrera, 18 urtetik gorako biztanle guztiak izango dira organo emaile.Erabakiak bizi asko salbatuko dituen arren, polemika ere sortu du.

Herbehereetako agintariek eskutitz bidez jakinaraziko diete biztanleei organo emaile direla; hala, ados ez badaude, baldintza hori aldatzeko aukera izango dute. Istripu baten kasuan, aldiz, familiak izango du azken hitza, baina hildakoaren hitzaren gainetik ere.

Neurria ez da denen gustukoa izan; alderdi kontserbadorearen hitzetan, herbeheretarren gorputza ez da estatuarena, eta beraz, ez dute lege berria begi onekin ikusi. Legea 2020an jarriko da martxan. Eta zuei, zer iruditzen zaizue?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude