Plastikoa da, karajo!

Ibon Cabo Itoiz / 2018-05-26 / 472 hitz

«Mundua bihar amaituko dela jakingo banu, gaur ere arbola bat landatuko nuke»
Martin Luther King, Jr.

Marcelo Bielsak, Athletic-eko entrenatzaile ohiak, bere sakonetik atera zituen pentsamenduekin animatzen zituen jokalariak. Bere esaera ospetsuen artean, carajo hitza zegoen. Gaur egun, errausketa pil-pilean dago kalean berriro, batzuentzat metodologia ezin hobea delako zaborra birziklatzeko eta aldi berean energia elektrikoa lortzeko; aldi berean, petrolioaren deribatua izateagatik, erraustu eta gero, ondorio kaltegarriak atera daitezke ingurumenera eta baita ekoizteko prozesuan ere. Marcelo handia parafraseatzea modu ezin hobea izan liteke iritzi artikulu hau hasteko.

Sistema kapitalistarentzat plastiko motak esponentzialki ekoizten dira (HDLE, PVP, LPE…). Ekoizten den eredua edo mota oso garrantzitsua da gehiago edo gutxiago kutsatzeko, baina baita birziklatzeko ere. Munduan zehar, urtero, 322 milioi plastiko tona egiten dira. Hala eta gutiz ere, plastikoa birziklatzen den kantitatea oso murriztuta dago, eta Europako Batasunean 2030erako helburu berriak jarriko ditu ekoizten duen plastiko guztia birziklatzeko, kontsumitzaileen zein industria arloaren bidez. Erabili eta bota filosofia amaituko da betirako.

Baina bitartean, zer egin dezakegu helburuak betetzeko? Berrerabilpena hurbil dakioke jendeari prozesua erraz egiteko eta hondakinaren tasa ez igotzeko. Gainera, metodologia hau indarrean jartzeko borondatearen, sentsibilizazioaren eta hezkuntzaren bidez erraz lor daiteke. Balore hauek gizarte zintzoarekin lotura nabarmena daukate, baina egunez egun birziklatzeko metodologia lantzeko zailtasun itzela edukiko genuke neurri hauek indarrean baino ez bagenitu jarriko. Gainera, adibide txarra izango litzateke, itsasoan egunero erori diren milaka plastiko tona ikusteak erreakzio itzulezina egiten duelako, bereziki itsasoaren ekosisteman.

Kapitalismo basatiak zaborraren trafikora eraman gaitu eta, horrez gain, lurraren suntsipenaren onuradun sareak sortu dira gure inguruan. Hondamen honen aurrean aktibatzeko beharra daukagu eta funtsezko aldaketa izan behar da. Gainera, Europako Batasunak eman dizkigun arau berriak aprobetxatuko bagenitu, emaitza ikaragarriak lortuko genituzke.

Hala eta guztiz ere, plastikoaren birziklatzeak eta inbertsioak I-G-I arlo horretan, hondakin kudeaketa eraginkorrarekin lotura nabarmena eduki behar du, eta aldi berean, isuriak, emisioak eta uraren erabilera ere kontrolpean jarri behar ditugu. Ezin dugu pentsatu gehiago birziklatzea eta, aldi berean, ura gehiago gastatzea edo berotegi-efektuaren kontrako borroka alde batera uztea.

Horregatik, plastiko gutxiago erabiltzeko, beharrezkoa izango litzateke beste neurri batzuk indarrean jartzea. Adibidez, toki-aldaketaren sistema eraginkorra indarrean jartzeko beharrezkoa izan daiteke. Enbalatze lege berriak ere izugarrizko garrantzia edukiko luke. Lege berri honen bidez, enpresak derrigortuak egongo lirateke plastiko berriak egin baino lehen eginda dagoena berrerabiltzeko eta ekoizpen guztia ekoiztu baino lehen berrerabilita dagoen plastiko ehuneko finko bat erabiltzeko. Gainera, ur gehiago erabiltzea ere zigortuta egon behar da bereziki industria arloan.

Bestalde, murriztu behar dugu errausketara joango den plastiko kopurua. Hori dela eta, faktoriak ezin du egin nahi duen plastiko guztia, eta hondakinak herrietara bueltatuko dira. Aldi berean, berotegi efektuaren kontra lan ditzakegun neurriekin zain genezake ama lurra.

Zigortzea eta bultzatzea txanponaren bi aldeak baino ez dira izaten eta Europako Batasunak ere susta ditzake, baina Euskal Herritik ere martxan jar gaitezke eta plastikoaren arloan bide erakusleak izan gaitezke. Azkenean, plastikoa da, karajo!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.