BERRIA Ikasgela / 2021eko abuztuaren 20a / 55 hitz
Save the Children erakundeak eman du datua: pornografia kontsumoa handia da nerabeen artean, eta oso goiz hasten dira ikusten. Haren datuen arabera, hiru nerabetik bik «nahiko maiz» jotzen dute pornografiara.
Save the Children erakundearen arabera, nerabeak oso gaztetan hasten dira kontsumitzen pornografia: batez beste, 12 urterekin. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 13 eta 17 urte bitarteko gazteen artean egindako inkesta batetik atera dituzte datuak, baina Euskal Herri osorako balio dezakete emaitzek.
Ondorioztatu dutenez, pornografiatik hartzen dituzte ideiak sexu harremanetarako. Horren «arriskuez» ohartarazi dute: pornografia «fikzioa» baita, ez errealitatearen ispilua.