Okerrak: *bilera eta gero, *atsedenaldia eta gero…

*Bilera eta gero, *atsedenaldia eta gero, *oporrak eta gero… bezalako sintagmak ez dira zuzenak. Bileraren ondoren, atsedenaldiaren ondoren, oporren ondoren… erabiltzeko dio Euskaltzaindiak Hiztegi Batuan.

eta gero [partizipioaren ondotik erabiltzen da, ez izenaren ondotik: bilera bukatu eta gero etxera abiatu ziren; *bilera eta gero e. bileraren ondoren]

Partizipioaren ondoren da zuzena eta gero; beraz, bilera egin eta gero, atseden hartu eta gero, oporrak igaro eta gero, …

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude