*eta abar luze bat: kalko desegokia.

Gaztelaniaren eraginez-edo, maiz entzun edota irakurri izan ditugu esaldi honen antzekoak:

*Eskualdeko artea, literatura, historia, etnografia eta abar luze bat landu ditugu ikastaroan.

Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan sarrera hau dator “abar” hitzaren azpian:

eta abar (eta abar luze bat kalko desegokia da; erabil horren ordez eta abar, eta abar)

Hortaz, goiko adibidea egokiagoa da beste modu honetan:

Eskualdeko artea, literatura, historia, etnografia eta abar eta abar landu ditugu ikastaroan.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude