Okerrak: *bitxikeri,*tontakeri,*erokeri…

-keria da atzizkia, eta ez *-keri. Hortaz, okerrak dira *bitxikeri, *txikikeri,*tontakeri, *erokeri… bezalakoak. Zuzenak “-a itsatsia” dutenak dira: bitxikeria, txikikeria, tontakeria, erokeria

Okerrak dira:

  • *Bitxikeri ugari irakurriko duzue blog honetan.
  • *Hainbeste tontakeri esateak ez dizu mesederik egingo.

Zuzenak:

  • Bitxikeria ugari irakurriko duzue blog honetan.
  • Hainbeste tontakeria esateak ez dizu mesederik egingo.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude