Okerrak: *irailaren 4ean, *irailaren 4eko, *irailaren 4etik, *irailaren 4era…

Okerrak: *irailaren 4ean, *irailaren 4eko, *irailaren 4etik, *irailaren 4era…; hau da, okerrak dira: *irailaren lauean, *irailaren laueko, *irailaren lauetik, *irailaren lauera…

Zuzenak: irailaren 4an, irailaren 4ko, irailaren 4tik, irailaren 4ra; hau da, zuzenak dira: irailaren lauan, irailaren lauko, irailaren lautik, irailaren laura…

4 (lau) zenbatzailea diptongoz bukatzen da, eta bokalez amaitzen den beste edozein zenbatzaile bezala deklinatu behar da. Halaxe dio Euskaltzaindiaren 29. arauak: diptongoz bukatzen diren izenen deklinabidea

Beste arrazoi batzuk direla medio, besterik da, jakina, izenordain moduan jokatzen duenean (laurak etorri dira, lauretan elkartuko gara…).

Gai honi lotuta, ikus blog honetan bertan argitaratutako beste sarrera labur hauek:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude