Okerrak: marra *jarraia, lanaldi *jarraia…

Hiztegi Batuan, Euskaltzaindiak  dio jarrai izenondo gisa erabili nahi dugunean, jarraitu edo jarraiki erabiltzeko , eta ez *jarrai.

jarrai 2* [izond. gisa] e. jarraitu; jarraiki

Euskaltzaindiaren Hiztegian, berriz, hau diote:

jarrai2 [Oharra: Euskaltzaindiak, jarrai-k, izenondo gisa, euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, kasu horretan, jarraitu eta jarraiki erabiltzea gomendatzen du: hots, hezkuntza jarraia eta kidekoen ordez, hezkuntza jarraitua edo hezkuntza jarraikia erabiltzea].

Horren arabera, Internet sarean topaturiko hauek eta hauen parekoak ez dira zuzenak:

  • *Lanaldi malgua eta jarraia duten ikastetxeen zerrenda argitaratu du Nafarroako Gobernuak.
  • *Ez zuen errepide erdiko zirkulazio marra jarraia errespetatzen.
  • *Funtzio jarraia, trazu bakar batez egin daitekeena da.

Honela, berriz, zuzenak lirateke:

  • Lanaldi malgua eta jarraitua (jarraikia) duten ikastetxeen zerrenda argitaratu du Nafarroako Gobernuak.
  • Ez zuen errepide erdiko zirkulazio marra jarraitua (jarraikia) errespetatzen.
  • Funtzio jarraitua (jarraikia) trazu bakar batez egin daitekeena da.

OHARRAK:

a) Euskara batuan, testuinguru bakar batean ere ez dira zuzenak izango ez *jarraia eta *jarraiak hitzak ez hauen aldaera deklinatuak (*jarraiek, *jarraiarekin, *jarraiekin, *jarraiaz, *jarraiari, *jarraiei, *jarraiarentzat, *jarrairako…).

b) Ez dugu ahantzi behar jarraitu eta jarraiki izenondoen parean etengabe eta etengabeko ere baditugula euskaraz: etengabeko ebaluazioa, etengabeko marra

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude