OKERRAK: *urtarrilaren 11a, *urtarrilaren 11ea, *urtarrilaren 11an, *urtarrilaren 11ean

Data idazteko garaian, 11 zenbakiak hamaika arazo sorrarazi ohi du.

     Ea item hauetan zalantzarik duzun!

[gravityform id=”8″ title=”true” description=”true”]

 

 

Zalantzarik izan baduzu, jarrai ezazu sarrera hau irakurtzen.

11 (HAMAIKA) zenbatzaileak  -a itsatsia duenez, deklinatzean ez diogu ez beste -a bat alferrik erantsi behar, ez berez duena kendu behar. Hori dela eta, tankera honetakoak ez dira zuzenak:

  • *Gaur urtarrilaren 11a da. (Hemen *hamaikaa jartzen du).
  • *Gaur urtarrilaren 11ea da. (Hemen *hamaikaea jartzen du).
  • *Datorren abuztuaren 11an etorriko omen dira. (Hemen *hamaikaan jartzen du).
  • *Datorren abuztuaren 11ean etorriko omen dira. (Hemen *hamaikaean jartzen du).

Hortaz, beste modu honetan behar dute esaldi horiek:

  • Gaur urtarrilaren 11 da.
  • Datorren abuztuaren 11n etorriko omen dira.

Gutunetan-eta, tokia eta data jarri nahi ditugunean ere zalantza ugari izan ohi ditugu. 11 zenbakiarekin bi modu hauek dira zuzenak:

  • Uharte, 2016ko urtarrilaren 11
  • Uharten, 2016ko urtarrilaren 11n

Bukatzeko, zenbait hiztunek 11 zenbakiarekin ahozkoan egin ohi duten beste akats bat ere aipatu nahi dut: ´urtarrilaren hamaikean` esan ohi dute, ´urtarrilaren hamaikan` esan beharrean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude