dagokionez / dagokienez

Zenbait hiztunek ez dute dagokionez eta dagokienez formen arteko bereizketarik egiten, eta soil-soilik dagokionez erabiltzen dute; hots, forma bera baliatzen dute singularrerako zein pluralerako.

Hona hemen Internet sarean topatutako esaldi oker batzuk:

a) *Gastuei dagokionez, lehen hiru hilabeteko gastua 324.979 eurokoa izan da.

b) *Entrenamenduei dagokionez, bakoitzak bere sistema dauka baina haurrei erakutsi behar diegu eskalatzen duten bitartean ondo pasatu behar dutela.

c) *Hilabeteei dagokionez, maiatza da eskaera gehien dagoen hilabetea.

d) *Egitasmoei dagokionez, dagoeneko batzuk eginak dituztela zehaztu du.

e) *Zein esango zenuke dela , gizarte zerbitzuei dagokionez, gure gizarteak duen gabeziarik handiena?

f) *Semaforoei dagokionez, oinezkoek Urazandi auzora joateko beharko dutena izan ezik, gainerakoak kendu egingo dituzte.

 

Zuzenak izateko, beste modu honetan behar zuten:

a) Gastuei dagokienez, lehen hiru hilabeteko gastua 324.979 eurokoa izan da.

b) Entrenamenduei dagokienez, bakoitzak bere sistema dauka baina haurrei erakutsi behar diegu eskalatzen duten bitartean ondo pasatu behar dutela.

c) Hilabeteei dagokienez, maiatza da eskaera gehien dagoen hilabetea.

d) Egitasmoei dagokienez, dagoeneko batzuk eginak dituztela zehaztu du.

e) Zein esango zenuke dela,  gizarte zerbitzuei dagokienez, gure gizarteak duen gabeziarik handiena?

f) Semaforoei dagokienez, oinezkoek Urazandi auzora joateko beharko dutena izan ezik, gainerakoak kendu egingo dituzte.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude