Hiru liburu kaleratu dituzte Klis-klasikoak bildumaren barruan

Erredakzioa / 2012-12-20 / 89 hitz

 Mayi Ariztia, Mark Twain eta David McKee dira Alberdania, Erein eta Igelak argitaratutako obra berrien idazleak.

Klis-klasikoak bildumako hiru liburu berri aurkeztu ditu Galtzagorri elkarteak: Mayi Ariztiaren Amattoren uzta ipuin bildumaren berrargitalpena, Patxi Zubizarretak atondua eta Maite Gurrutxagak ilustratua; Tom Sawyerren abenturak, Iñaki Mendiguren eta J. Turtlek euskaratua, Guillermo Gonzalezen ilustrazioekin; eta David McKee-ren Elmer, Aiora Jakak euskaratua. Klis-klasikoak sortaren helburua haur eta gazteek autore klasiko unibertsalak nahiz euskal autore ezinbestekoak euskaraz irakurtzeko aukera izan dezaten bermatzea da. Alberdania, Erein eta Igela argitaletxeek kaleratzen dituzte liburuak, Eusko Jaurlaritzak lagunduta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.