‘Amama’

Berria / 2015-10-16 / 72 hitz

Zuzendaria: Asier Altuna. Aktoreak: Iraia Elias, Kandido Uranga, Klara Badiola, Ander Lipus, Manu Uranga, Amparo Badiola, Nagore Aranburu. Iraupena: 103 minutu. Generoa: Drama. Herrialdea: Euskal Herria.

Familia baten inguruko istorioa kontatzen du Asier Altunaren filmak. Tentsioak mugitzen du drama: hiriaren eta baserriaren, iraganaren eta orainaldiaren zein belaunaldien artekoa. Horren lekukoa da amona. Dena ikusten eta behatzen du, baina isilik.

Familiako aitak (Kandido Uranga) ez du baserria utzi nahi. Tirabira handiak ditu alabarekin (Iraia Elias). Emakumeak filmak egiten ditu Super-8 formatuan eta erakusketa bat prestatzen ari da hirian, baserriaren amaieraren ingurukoa. Basoko zuhaitzek ere badute eginkizuna istorioa garatzeko orduan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.