Nola egin etxean BB8 droide bat eta sakelekoarekin kontrolatu

Sustatu.eus / 2016-02-18 / 180 hitz

Angelo Casimiro TechBuilder gazte filipinar teknofilo bat da. Bere Youtubeko kontuan teknologiarekin zerikusia duten hainbat bideo aurkituko dituzu. Horietan azkena da flipanteenetakoa: StarWars VII filmeko protagonista den BB8 droidearen erreplika egin du etxean, eta bere Android telefonoarekin kontrolatzen du. Horretarako, ez du beste munduko materialik behar izan; bai ordea imajinazio handia eta gaitasun teknologiko aparta. Bideo eta artikulu parean azaldu du nolakoa izan den BB8 droidea sortzeko prozesua. Zuetako inor ez da animatuko?

Angel Casimiro youtuber gazte bat da. 17 urte besterik ez ditu, eta baita gaitasun ikaragarria ere. Esan bezala, gutako edonork lortu ditzakeen material nahiko sinpleekin eraiki du BB8 robota. Arduino plaka bat behar izan du, Android telefonoa, baita motor bat eta zenbait zirkuitu ere,… baina hortik kanpo, ez dago material garesti edo lortu ezinezkorik (izan ere, horixe izan da bere erronketako bat, material merkea eta birziklatua erabiliz sortzea robota).

Azalpenak ematen ere ona da Casimiro. Instructables.com webgunean utzi du prozesuaren azalpena (irudi batzuekin), eta bere Youtube kontuko bideoan ere eman du azalpen zabala. Dagoeneko 840.000 ikustaldi izan ditu bideoak (3 astean). Egia esateko, norberak etxean beste bat egiteko gogoa ematen du! 😉

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude