Zenbat hizkuntza mintzatzen dira Europan?

Azkue fundazioa / 2016-02-23 / 222 hitz

“Nazioarteko Ama Hizkuntzaren Eguna ospatu da igandean eta hori aprobetxatuz, UPV-EHUren Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrarekin batera Europako hizkuntzen mapa berria aurkeztu dugu.”

Otsailaren 21ean Nazioarteko Ama Hizkuntzaren Eguna ospatzen da.

Urtero bezala, Euskararen Etxean UPV-EHUren Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrarekin batera ospatu dugu. Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak Europan hitz egiten diren hizkuntzei buruzko jardunaldia burutu du eta sortu berri duen Europako Hizkuntzen mapa berria aurkeztu du.

Europan munduko hizkuntzarik ezagunenekin batera ezezagunak diren hizkuntza asko hitz egiten dira. Hizkuntza horiek lehen hizkuntza dira askorentzat, gureak euskara edo gaztelania diren bezala, eta hurbil egon arren ez ditugu ezagutzen.

Europako hizkuntzen mapa berriak 91 hizkuntza biltzen ditu, baina ez dira mintzatzen diren guzti-guztiak, hurbilketa bat da.

Bitxikeria moduan, hizkuntzen inguruan ere badaude hainbat desoreka.

Horrela, Europan hiztun gehien dituen hizkuntza errusiera da, 130 miloi gutxi-gora-behera, eta hori Europan, soilik. Bigarren gehien hitz egiten dena alemana da, 91.600 000 hiztunekin,  gutxi-gora-behera.

Aldiz, hiztun gutxien dituen Europako hizkuntza livoniera da, 40 bat hiztun daude, baina ez da haien lehen hizkuntza. Letonian dago.

Europa osoan dagoen estatu elebakar bakarra Islandia da.

Samiera 4 estatu ezberdinetan hitz egiten da.

Hizkuntza gehienak indoeuroparrak dira eta haiek dira hiztun gehien dituztenak. Indoeuroparren artean, grekoa, albaniera eta armeniera hizkuntza bakarrak dira.

Ijitoera lurralderik gabeko hizkuntza da eta kurduera eta hindia hizkuntzekin lotura dauka.

Euskara da zein familiatakoa den ez dakigun bakarra.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude