Zauri ezkutuak, Bullying-a eskolan

Egilea:Fernando Morillo
Argitaletxea:Gaumin
Urtea: 2014
ISBN: 978-84-942417-6-5
R: 7.539

 

 

 

Ikasturte hasiera da eta hau Iriaren hirugarren ikastetxea da. Urduri dago, aurreko ikastetxeetako bizipenak oso gogoan baititu. Oharkabean pasatzen saiatuko da, ez nabarmentzen. Unax izeneko mutil bat ere hasiberria da, aurpegian orban handia du eta hark ere oharkabean pasa nahi du. Baina ezinezkoa gertatuko zaie. Nora eta Martxel anai-arrebek jomugan izango dituzte, Maite izeneko neska bat eta beste zenbait ikasle bezala. Irakasleen arteko ika-mika zahar batek ere nolabaiteko biolentzia eta harremanetan tirabirak eragingo ditu. Hori guztia ikasleen arteko jazarpen eszenekin kateatuko da eta trama ia poliziako bihurtuko da. Iria, Unax eta Maite ahaleginduko dira katramila guztia argitzen, ikasketaburuaren laguntzaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.