Basilius Hoffmanen mundu sekretua

Egilea:Fernando M. Cimadevilla
Itzultzailea: Garbiñe Ugarte Grazianteparaluzeta
Argitaletxea: Sushi Books
Urtea: 2015
ISBN: 978-84-15920-79-3
R: 7.556

 

 

Peter 12 urte ditu barnetegi garesti bezain aspergarri batean ikasten ari da. Gabonetako oporretan gurasoak bila joaten zaizkionean, berri txar baina ohikoa emango diote: oso lanpetuta daudenez, eta bidaia garrantzitsu bat egin behar dutenez, oporrak osaba Basiliusen etxean pasa beharko ditu. Basilius Hoffman irakaslea, historialari eta arkeologoa, Australiatik etorri berria da.

Gauean, gelan lo dagoela, gertakari harrigarri bat jazotzen da: lehioaren bestaldean, irudi txiki batek azkazal zorrotz batekin kristala moztuko du eta , katuen arintasunez, gelan sartuko da. Larruzko zorro batetik harearen antzeko hauts eskukada atera eta putz eginez Peterren gainera zabalduko du, eta gero, xiringa batez jasoko du. Une horretan osaba Basilius sartuko da gelan, izaki txikia gauaren iluntasunean galduz. Ordutik aurrera, Peterren bizitza ez da sekula aspergarria izango eta hamaika abentura biziko ditu osaba Basiliusekin: Argestes izeneko globo aerostatiko batean bidaiatuko dute; Avalon izeneko hiri sekretua bisitatuko dute; Rivka emakume-katua ezagutuko dute; Ermandadearekin eta  Gabriel-Duncan eta bere makulu boteredunarekin egingo dute topo; Profezien eta maskara preziatuen berri izango dute, baita Segmet eta Bastet jainko egiptoarren gaineko guztiaz ere …..

Galegoz idatzitako Gazte Literaturako libururik onenaren saria irabazi zuen 2011an, eta berebiziko arrakasta izan zuen. Itzulpena oso txukuna da, baina akats ortografiko eta gramatikal gehiegi ditu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude